XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZKENALDIA.

Liburu onetan aitatu ta esandakoak, danetarikoak dira ta asmo onez esanikoak.

Politikarik ez iñori kalte egitekorik ez dogu iñoiz erabili euskal ikasbide ta jarraibiderako esanak ezpadira.

Bizkaiko erritxu baten onetariko Igarle bat agertzea, egundo ikusi ez dan agertzea da, ta beste profeta askoren antzekoa iñoiz izan ez dana.

Auxegaitik gura izan dogu profeta orren izaera ta iragarpen arduratsuenak argi ta garbi esatea.

Bide batez, beste gorabera batzuk esan badoguz, profetaren nortasun, enda, asaba ta Aberriaren edesti edo ezaguntza batzuk jakitearren izan dira.

Aurretiko ta geroztiko zerbait batzuk be esan bear ziran, bere egunetan zelakoa izan zan obeto jakiteko.

Nor izan zan profeta oneri bere iragarpenak iragarri eutsazana, beste jakintza aundiagoko barik, ezin leiteke egiztatu.

Baliteke zerutikoa, parapsikolojitarra, edo Naberanek iñoan lez, misteriozko gizonen bat izatea.

Bere egunetan olakorik argitu ez ebenez, gaur geuk be, ez diñogu ezer.

Bakarrik diñogu, geroko jazokizunak aurretiaz ezagutu nai badira, esanda daukogunez (51) orri, euroen eta edonungo ezaupide guztiak aztertu bear dirala.

Ta ikasi be bai azterkatzen.

Mendatako profetaren iragarkiak nundikoak izan ziran jakin ezarren, benetakoak izan zirala, badakiguz, eta bere egunetan be siñestu eutsoezan.